Tweetcornak sortzeko gai den munduko makina bakarra. Euskal Encounterean indarrak berritzen lagunduko zaituen material energetiko eta positiboa
Eta gainera… Sariak irabazteko aukera! Lagun gaitzazu euskararen mezua sarean zabaltzen. Euskaraz tuiteatzen duzu? Animatu zaitez, bota zure mezua proposatutako traola hauekin eta sariak irabaz ditzakezu.
Parte-hartzaile guztien artean sari hauek zozketatuko ditugu: XBOX 360 kontsola bat, Fnac-eko 500€ eurotako diru-txekeak, 2 Sony Reader ebookak eta 2 Microsoft Arc Touch saguak
Azkue Fundazioa // Bizkaitik // Gastebizz

Oinarriak

1. EuskalTweetron egitasmoa, Azkue Fundazioak, Gaztebizzek eta BiscayTIK-ek antolatutako jarduera teknologiko, dibertigarri eta parte-hartzailea da.

2. Lehiaketa honen helburua Euskara sustatzea da eta ondorioz, euskarazko tweet-en sustapena da Euskal Encourter jaialdiaren barruan.

3. Ekintza honetan parte-hartzea guztiz zabala da eta nola Twitterren bidez gauzatzen den, ez dago inolako arazorik edozein lekutatik parte hartu ahal izateko.

4. Edonork parte hartu dezakeen lehiaketa honetan, euskarazko tweet-ak bidaliz krispeta makina bat martxan jarriko da, hortaz geroz eta euskarazko tweet gehiago orduan eta krispeta gehiago izango ditugu, energia positibo gehiago.

5. Lehiaketa honetan parte hartzeko bete beharrekoa: Euskarazko tweet-ak idatzi ondorengo hashtag hauetako bat erabiliz:
#EuskalTweetron
#EuskalEncounter
#EE20
#twittereuskaraz

6. Tweet-a bidaltzen dutenen guztien artean zozketa egingo da.

7. Parte hartzeko epea: Uztailaren 23tik 27ra izango da.

8. Sariei dagokionez, hauek dira zozketatuko direnak:
Fnac-en gastatzeko 500 eurotako bono gastatzeko
Sony XBOX 360 kontsola bat
2 Sony E-book Reader
2 Microsoft Arc Touch xagu

9. Eginiko iruzkinaren bat ezegokia bada, balorerik gehitzen ez dutela edota lekuz kanpoko erantzunak baldin badira, erabiltzaileak zozketatik kanporatuak izango dira.

10. Ausazko zenbakien sistema erabiliz burutuko da zozketa.

11. Zozketa Azkue Fundazioak egingo du ostiral arratsaldean, 20etan.

12. Saria zapatuan arratsaldeko 17:30ean BEC-ean Bizkaiko Foru Aldundiaren stand-ean jaso beharko dute irabazleek.

13. Gardentasuna begi bista gera dadin, Azkue Fundazioaren web gunean, www.azkuefundazioa.org, berri bat agertuko da tweet irabazle eta irabazle guztien izenekin, eta baita informatuak izango dira parte-hartzaileak Twitter beraren bitartez