1. EuskalTweetron egitasmoa, Azkue Fundazioak Durangoko Azokan antolatutako jarduera teknologiko, dibertigarri eta parte-hartzailea da.
2. Lehiaketa honen helburua Euskara sustatzea da eta ondorioz, euskarazko tweet-en sustapena da Durangoko Azokaren barruan.
3. Ekintza honetan parte-hartzea guztiz zabala da eta nola Twitterren bidez gauzatzen den, ez dago inolako arazorik edozein lekutatik parte hartu ahal izateko.
4. Edonork parte hartu dezakeen lehiaketa honetan, euskarazko tweet-ak bidaliz artoa ematen duen makina bat martxan jarriko da, hortaz geroz eta euskarazko tweet gehiago orduan eta arto gehiago izango dugu jendearen artean banatzeko.
5. Lehiaketa honetan parte hartzeko bete beharrekoa: Euskarazko tweet-ak idatzi ondorengo hashtag hauetako bat erabiliz:
#EuskalTweetron
#AzkueFundazioa
6. Tweet-a bidaltzen dutenen guztien artean zozketa egingo da.
7. Parte hartzeko epea: Abenduran 6an10etan hasi eta Abenduaren 9an 20etan bukatuko da.
8. Sariei dagokionez, hauek dira zozketatuko direnak:
Fnac-en gastatzeko 100 eurotako bono bat traola hauekin (#AzkueFundazioa, #euskaltweetron) eta 7. puntuan agertzen diren daten barnean parte hartu duten guztien artean.
9. Eginiko iruzkinaren bat ezegokia bada, balorerik gehitzen ez dutela edota lekuz kanpoko erantzunak baldin badira, erabiltzaileak zozketatik kanporatuak izango dira.
10. Ausazko zenbakien sistema erabiliz burutuko da zozketa.
11. Zozketa Azkue Fundazioak egingo du Abenduaren 12an, 11etan.
12. Saria Azkue Fundazioaren egoitzan, Bilboko Agoitz Plazan emango zaio irabazleari abenduaren 17ko aste horretan, adosten den egun eta orduan.
13. Gardentasuna begi bista gera dadin, Azkue Fundazioaren web gunean, www.azkuefundazioa.org, berri bat agertuko da tweet irabazle eta irabazle guztien izenekin, eta baita informatuak izango dira parte-hartzaileak Twitter beraren bitartez.